Giro nahasia baliatu nahi du Real Unionek

Valentzian jokatuko dute irundarrek Kopako itzulikoa; 1-2 galdu zuten joanekoan, nahiko itxura ona emanda

Andoni Urbistondo.
2008ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Txikia handiaren aurka neurtzen den guztietan bezala, zer irabaziasko du Real Unionek Valentzian, eta trukean, zer galdu asko Valentziak. Kopako txapelketa on batekdenboraldi bukaerako diru kontuak hain gorriak ez izaten laguntzen du, eta zaleei talde handien aurkako partidak ikusteko aukera ematea ere garrantzitsua da. Horregatik, Real Union final-hamaseirenetako langa gainditzeko helburuarekin zelairatuko da gaur Mestallan.

Dena du aurka Gipuzkoako taldeak. Emaitza, hasteko. Irundarrek 1-2 galdu zuten joanekoan, eta bi goleko aldearekin gainditu beharko dute aurkaria, final-zortzirenetako txartela poltsikoratu nahi badute. Galduta ere, irundarrek partida txukuna egin zuten, eta Valentziaren pare edo hobeto aritu norgehiagokako une askotan. Konfiantza horrekin jokatukodute Valentziaren aurka, normalena etxekoek garaipena lortzea dela onartuta.

Valentziak itzuliko partidari garrantzia kendu eta jokatu gabe kanporaketa gaindituko dutela pentsatzea nahiko lukete Irunen. Modu horretan historikoa litzatekeen garaipena lortzeko proportzio handiagoa izango dutela sinetsita daude Real Unioneko agintariak, eta ez zaie arrazoirik falta. Hautsak harrotuta daude aspaldi Valentzia aldean, Ronald Koeman nederlandarrak entrenatzaile kargua hartu zuenetik, ia-ia. Txapeldunen Ligako final-zortzirenetatik kanpo geratu izana arazo arinena bilakatu da egunek aurrera egin ahala, eta Valentzian Koemanek Cañizares, Albelda eta Angulo jokalariak baztertzeko hartutako erabakia dute hizpide. Erabaki horrek ekarritako eztabaida eta giro nahasia, hain zuzen ere.

«Valentzian partida dagoenik ere ez dakite askok, eta hori onuragarria izan liteke guretzat», esan du Real Unioneko Aquilino Etxarri bigarren entrenatzaileak. Kirol arloan ere, Mestalla plaza ona bilakatu da azkenaldian altxorra lortzeko. Valentziak pasa den urteko azaroaren 10ean lortu zuen azken garaipena etxean, Murtziaren aurka, Ligan, 3-0. Koemanek jakinarazitako deialdian, Hilldebrand atezaina eta Edu eta Villa aurrelariak sartu ditu. Zelaian egongo ez diren jokalariak baino eztabaida handiagoa piztu du Juan Soler presidentearen hutsuneak. Ez da palkoan egongo, gaixo dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.