Gipuzkoako Ligako ontziak Pasai Donibanen ariko dira gaur

Aitor Manterola Garate.
2017ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Abuztua hemen da, eta azkeneko hilabetea izango da Gipuzkoako Ligarentzat. Hilaren 27an bukatuko da txapelketa, eta lau estropada puntuagarri baino ez dira geratzen. Gaur da bederatzigarren jardunaldia, Pasai Donibanen (Gipuzkoa), 17:30etan hasita, eta erlojuaren aurka lehiatuko dira bederatzi talde, Castrok uko egin baitio parte hartzeari azken orduan, arraunlari faltagatik. Lea-Artibai bakarrik ariko da lanean, eta beste talde guztiak binaka. San Juan da lehena sailkapenean, 89 punturekin, eta zortzi gutxiago dauzka Hibaikak.

KAE 2 ligako estropada jokatuko da gero, leku berean, eta hamabigarren jardunaldia izango da. Hauek ere erlojuaren aurka ariko dira, binaka, Iberia izan ezik [bakarrik aterako da]. Lapurdi da lehena sailkapenean.

Plentzian (Bizkaia) ariko dira, berriz, KAE 1 ligan, 18:00etatik aurrera, itsasoan (ETB1). Gaurkoarekin, bost estropada baino ez zaizkie geratuko, eta gauzak estu jaitsierako kanporaketari ihes egiteko lehian daude. Bi talde ariko dira inork nahi ez duen estropada horretan, eta bost puntuan daude, atzetik aurrera, Portugalete, Orio B eta Arkote. Ligako buruan Donostiarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.