Gipuzkoako ligako estropada Orion da gaur, erlojupekoan
Asteburu bateko etenaren ondoren, gaur, berriz ere, Gipuzkoako ligako estropada dago. Orion izango da seigarren jardunaldia, 19:00etan, erlojuaren aurka, bi luzetara. Aurreko larunbat eta igandean, Euskotren ligako lehen bi estropadak jokatu eta gero, eta, astearen erdian, herrialdeko txapelketak, emakumezkoen liga honek hartuko du lekua. Hibaikak hortzak erakutsi zizkion San Juani gaur zortzi Orion bertan, mendean hartu baitzuen, eta, asteazkenean, Getarian, txapelketan, bi segundogatik bakarrik gailendu ziren pasaitarrak. Sailkapenean, San Juan da buruan, eta ondoren datoz Hibaika, Orio, Hernani, Arraun, Deustu, Donostiarra, Portugalete, Lea-Artibai eta Castreña.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu