Gipuzkoako Aldundiak 300.000 euroko laguntza eman dio Arrateri

Hurrengo urteko laguntza aurreratu dio, eta, ondo bidean, taldeak Asobal ligan jarraitu ahal izango du

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Arrate hastear dagoen denboraldian Asobal ligan jokatzetik gertuago dago. Gipuzkoako Aldundiak 300.000 euroko diru laguntza emango dio. Eskubaloi taldeko zuzendaritza berriak adierazi zuenez, diru laguntza iristen bazen, Arratek Asobal ligan jokatuko zuen. Ez da ezohiko diru laguntza, heldu den urtean jaso beharreko kopuruaren aurrerapena baizik, eta kopurua taldeak eskaturiko baino txikiagoa da. Orain Arrateri dagokio bideragarritasun plana abian jartzea, eta apurka 1,9 milioi euroko zorra kitatu. Zuzendari batzordeak lau urteko epea jarri dio bere buruari.

Aldundiak atzo nabarmendu zuenez, ezohiko diru laguntza ematea baztertu du, ez delako bere ardura «kudeaketa txar baten ondorioz zorpeturiko klubak laguntzea». Arratek 400.000 euroko ezohiko diru laguntza eta 500.000 euroko urteroko gehienezko laguntza arrunta eskatu zuen. Arratek hilaren 22rako 200.000 euroak behar zituen Asobal ligako batzordea asebetetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.