TXIRRINDULARITZA. Gino Maeder Bahrain taldeko txirrindularia hil da, herenegun Suitzako Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Hala jakinarazi zuen atzo haren taldeak, Bahrainek. Maeder suitzarra zen, eta 26 urte zituen. Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren taldekidea zen. «Lur jota gaude Ginoren heriotzarengatik. Haren talentua, lana eta grina gure inspirazio izango dira beti», adierazi zuenMilan Erzen taldeko zuzendariak.
Maeder etapako 197. kilometroan erori zen, Albulapass mendatean behera zihoala (15 km, %6,7). Amildegi batetik erori zen, eta konorterik gabe geratu zen. Kolpe handia hartu zuen buruan. Medikuek suspertu egin behar izan zuten, eta helikopteroz eraman zuten, oso larri, Churreko erietxera. Han hil zen, ordu batzuk geroago.
Maederrek Dimension Datarekin egin zuen debuta, 2018an. Eta 2021ean fitxatu zuen Bahrainek. Urte hartan, etapa bat irabazi zuen Italiako Giroan, eta beste bat Suitzako Itzulian.
Gino Maeder txirrindularia zendu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu