Txirrindularitza

Gino Maeder txirrindularia hil da

Bahraingo txirrindulariak erorikoa izan zuen atzoko etapan, Albulapass mendatea jaisten ari zirela. 2021ean etapa bana irabazi zituen Italiako Giroan eta Suitzako itzulian.

Gino Mader txirrindularia. GIAN EHRENZLLER / EFE
ainara arratibel gascon
2023ko ekainaren 16a
13:18
Entzun

Gino Mader Bahrain taldeko txirrindularia hil da, atzo Suitzako Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Hala jakinarazi du bere taldeak, Bahrainek. Maeder suitzarra zen, eta 26 urte zituen. Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren taldekidea zen. «Lur jota gaude Ginoren heriotzarengatik. Haren talentua, lana eta grina gure inspirazio izango dira beti», adierazi du Milan Erzen taldeko zuzendariak.

Maederrek etapako 197. kilometroan izan zuen erorikoa, Albulapass (15 km, %6,7) mendatea jaisten ari zirela. Amildegi batetik erori zen, eta konorterik gabe geratu zen. Kolpe handia jaso zuen buruan. Medikuek suspertu egin behar izan zuten, eta helikopteroz eraman zuten oso larri, Churreko erietxera. Hantxe hil zen ordu batzuk geroago. Istripu horretan ere Magnus Sheffeld (Ineos) txirrindulariak min hartu zuen, baina arriskutik kanpo dago.

Etapa amaieran, hainbat txirrindularik kritikatu zuten ibilbidea, tartean Remco Evenepoelek (Quick Step).«Ez da ideia ona izan halako jaitsiera bat jartzea etapa amaitzeko. Beti gertatu behar dira halako gauzak neurriak hartzeko».

Maeder talentu handiko txirrindularia zen. Haren garaipen zerrendan daude, besteak beste, 2021ean Italiako Giroan eta Suitzako Itzulian irabazitako etapa bana. Gainera, postu onak lortu zituen Paris Nizan eta Espainiako Vueltan. Dimension Datak eman zion profesionaletan aritzeko aukera 2018an, eta 2021ean sinatu zuen Bahrainekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.