Espainiako Vuelta

Gilbertek irabazi du etapa

Nibalik segitzen du lider, eta gaur hamabi segundo kendu dizkio Mosquerari. Biharko mendiko etapan erabakiko da Vuelta.

2010eko irailaren 17a
17:45
Entzun
Philipe Gilbertek (Omega) irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 19. etapa: Piedrahita-Toledo (231 kilometro). Belgikarrak bigarren etapa garaipena du aurtengo ekitaldian. Helmuga maldan goiti zen, eta tropelaren esprinta hautsi egin da horren ondorioz. Vincenzo Nibali liderra (Liquigas) bizi ibili da, eta hamabi segundo kendu dizkio Ezequiel Mosquera (Xacobeo) bigarren sailkatuari.

Eguneko ihesaldia osatu dute Josep Jufrek (Astana), Dominik Roelsek (Milram), Manuel Ortegak (Andalucía) eta Xavier Florenciok (Cervelo), baina helmugatik hamahiru kilometrora harrapatu dituzte.

Sailkapen nagusian Vincenzo Nibalik (Liquigas) segitzen du lider. Mosquera 50 segundora dago orain. Hirugarren dago Peter Velits (Columbia) 1.59ra.

Etzi bukatuko da Vuelta, Madrilen. Itzulia biharko etapan erabakiko da, San Martin de Valdeiglesias eta La Bola del Mundoko gainaren artean (171,2 kms.).

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.

- 8. etapa: Villena-Xorret de Cati. Irabazlea: David Moncoutie. Liderra: Igor Anton.

- 9. etapa: Calpe-Alcoy. Irabazlea: David Lopez. Liderra: Igor Anton.

- 10. etapa: Tarragona-Vilanova i la Geltru. Irabazlea: Imanol Erbiti. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 11. etapa: Vilanova i la Geltru-Andorra. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Igor Anton.

- 12. etapa: Andorra-Lleida. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 13. etapa: Rincon de Soto-Burgos. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 14. etapa: Burgos-Peña Cabarga. Irabazlea: Joaquim Rodriguez. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 15. etapa: Solares-Lagos de Covadonga. Irabazlea: Carlos Barredo. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 16. etapa: Gijon-Cotobello. Irabazlea: Mikel Nieve. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 17. etapa: Peñafiel-Peñafiel. Irabazlea: Peter Velits. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 18. etapa: Valladolid-Salamanca. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 19. etapa: Piedrahita-Toledo. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Vincenzo Nibali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.