Gero eta eskaera gehiago Olinpiar Jokoak atzeratzeko
OLINPISMOA. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak bereari eusten dio: Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak egin nahi ditu kosta ahala kosta. Baina gero eta herrialde gehiago ari dira eskatzen Jokoak atzeratzeko: AEBetako atletismo eta igeriketa federazioek, Alemaniako Atletismo Federazioak, Italiako Igeriketa Federazioak eta Brasilgo Olinpiar Batzordeak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu