ERRUGBIA. Gernikako errugbi taldeak bere jokalarietako bat kanporatu du, indarkeria matxistarekin loturiko delitu baten harira. Klubeko lehendakari Iñaki Uribek atzo eman zuen albistearen berri. Joan den abenduaren 31n, Ertzaintzak taldeko jokalari bat atxilotu zuen, bikotekideari eraso egin izana leporatuta. Uribek azaldu duenez, Polizia berehala jarri zen taldearekin harremanetan, eta klubeko zuzendaritza taldea ziztuan bildu zen gertatutakoari nola erantzun zehazteko. Taldetik kanporatzea erabaki dute. Bai Uribek bai klubak irmoki gaitzetsi dute erasoa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik ere auziaren inguruko informaziorik eman. Dena dela, Uribek zehaztu zuen jokalaria ez dagoela atxilotua. Halaber, erantsi zuen taldea ez ezik jokalariak jadanik utzi duela klubak hari utzitako bizitokia ere. Gernika-Lumon elkarretaratze bat egin zuten atzosexu erasoa salatzeko, Sare Feministak deituta.
Kirol arloan, Miarritzek Perpinya aurkari zuzena hartuko du gaur, Aguileran (17:00), Top14ko 15. jardunaldian. Bi taldeak sailkapeneko azken postuan daude berdinduta.
Gernikako jokalari bat kanporatu du klubak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu