SASKIBALOIA.Lointek Gernikak, IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik oso modu diferentean ekin diote ligari. Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek jokatutako bi partidak irabazi dituzte; arabarrek, berriz, galdu. Gaur hirugarren jardunaldiko neurketak jokatuko dituzte.
Denboraldiko lehen helburua Espainiako Koparako sailkatzea izaten da. Horri begira, aurkari zuzenen kontra jokatuko dute Gernikak eta IDK-k. Biak 18:00etan hasiko dira lehian.Lucas Fernandezen taldeak Estudiantesi egingo dio bisita; Azu Muguruzarenak, berriz, Bartzelona hartuko du Gaskan. Atzo jakin zen Angie Bjorklundek ez duela Gernikan jarraituko. Bestalde, Araskik ligako talde indartsuenetako bati egin beharko dio aurre Mendizorrotzan (19:00): Zaragozari.Madde Urietarenek lehen garaipena behar dute.
ACB ligan Bilbo Basketek jokatuko du gaur, 18:00etan, Miribillan. Aurkaria Granada izango da. Jaume Ponsarnauren taldeak azken bi partidetako itxura onari eutsi nahi dio.
Gernikak, IDK-k eta Araskik gaur jokatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu