Gernika Ohorezko Mailan arituko da hurrengo sasoian

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Bi euskal taldek segituko dute datorren denboraldian Espainiako Ohorezko Mailan. Aste askoren ostean, Kirol Administraziorako Epaitegiak arrazoia eman dio Gernikari, eta Bizkaiko taldeak maila gorenean jarraituko du. Hala, hamahiru talde arituko dira nor baino nor gehiago. Berez, liga datorren asteburuan hastekoa da, eta ezusterik ezean astelehenean egingo dute egutegi berriaren zozketa. Alcobendasek hainbat partidatan jokalari bat arauz kanpo zelairatu zuelako jo zuen auzitara Gernikak.Ohorezko Mailan arituko den beste euskal taldea Ordizia izango da.

Bestalde, Top14 ligan, Baionak garaipen baliotsua lortu zuen atzo etxean. Lapurtarrek 20-15 irabazi zioten Bordeleri, eta aurreko asteburuan Racing92 menderatu ostean, sasoiko bigarren garaipen eskuratu zuten.Horrek arnas apur bat eman die sailkapenean. Hurrengo larunbatean Briveren zelaian jokatuko dute (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.