Hona hemen, aurrerapen gisa, Boniface N’Dongen esan batzuk:
- "Zailtasunaren aurrean hazi egiten dela erakutsi du Bilbo Basketek, batez ere etxean, eta guretzat final zaila izango da".
- "Blums, Vasileiadis edota Mumbruk jaurtiketa ero asko egiten dituzte eta, horietan asmatzen badute, kontuz. Bestalde, Mumbru eta Hervelle txapeldun izan dira dagoeneko, eta badakite nola jokatu behar den".
- "Gerta daitezke ezustekoak. Iazko finalean gertatutakoa gogoratzea onena: gu ginen faborito, baina Baskoniak 0-3 menderatu gintuen. Gehiegizko konfiantza oro uxatu dugu".