Gaur jokatuko da Euskal Herria Txapelako finala

2023ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak eta Osasunak gaur jokatuko dute Euskal Herria Txapelako finala, Irungo Gal estadioan (Gipuzkoa). Neurketa ETB1en ikusi ahal izango da, 20:45etik aurrera. Bi taldeak izan ziren iazko ligako euskal derbietan puntu gehien lortu zutenak, eta, horregatik jokatuko dute finala. Realak bederatzi eskuratu zituen; Osasunak, berriz, lau. Denboraldiaurreko lehen partida izango da Realarentzat, eta Osasunak hirugarrena izango du.

Aurten Asier Illarramendi eta Oier Sanjurjo jokalariak omenduko ditu Euskal Herria Kirola erakundeak. Ohorezko sakea egingo dute finalean, eta, horrez gain, irabazleari garailearen txapela jartzeko aukera ere izango dute.

Txuri-urdinek eta gorritxoek txapel bana dute, eta irabazten duenak Athletic berdinduko du, bi txapelekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.