Gaur hasiko dira Munduko Txapelketak

2023ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Gaur hasi eta hilaren 13a bitarte jokatuko dira txirrindularitzako Munduko Txapelketak, Eskozian. Gaur, gazteen mailako ziklisten txanda izango da: lehendabizi emakumeak abiatuko dira, eta, gero, gizonezkoak. Markel Beloki izango da euskal ziklista bakarra proba horietan.

Bihar gizonezkoen maila nagusiko etapa jokatuko da (10:00), eta hiru euskal txirrindulari arituko dira: Alex Aranburu (Movistar), Ion Izagirre (Cofidis) eta Xabier Mikel Azparren (Euskaltel). Azken hori Oier Lazkanoren ordez arituko da. Gasteiztarra Ordiziako klasikoan erori zen, eta min hartuta dago geroztik. Hortaz, Azparrenek, iraupen luzeko probaz gain, erlojupekoa ere egingo du.

Beste zenbait euskal txirrindulari ere arituko dira datozen egunetan egingo diren probetan. Emakume bakarra Ane Santesteban izango da (Jayco), eta iraupen luzeko proban lehiatuko da. Enekoitz Azparren 23 urtez azpikoetan ariko da (Euskaltel), Igor Arrieta bezalaxe (Kern Pharma).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.