Gaur hasiko da Dakarra, eta Larroquet izango da euskal herritar bakarra lehian
RALLYAK. Gaur hasiko da Dakar rallyaren 43. ekitaldia, Jiddan (Saudi Arabia), eta bertan amaituko da hilaren 15ean, aitzinetapa bat eta hamabi etapa jokatu ondoren. Euskal herritar bakarra ariko da lehian: Nicolas Larroquet Ahetzeko (Lapurdi) gidaria, autoetan. Estreinakoa izango du, eta Stephane Duple baionarra izango du laguntzaile. Larroquet sei aldiz izan da Frantziako txapeldun rallyetako motoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu