PILOTA. Gaur ekingo diote binakakoaren ligaxkaren bigarren itzuliari. Gabonetako egunik seinalatuenetan gertatu ohi den bezala, Eibarren jokatuko da jaialdia (Gipuzkoa), Astelenan. Ikusgarriak izan ziren Eguberri eta Urteberri egunetakoak, eta itxaropena dago Errege egunekoa ere hala izango dela.
Hirugarrenez ariko dira Laso-Imaz Astelenan Eguberrietan: 22-21 irabazi zieten Irribarria-Rezustari, eta 22-21 galdu zuten Altuna III.a-Martijaren kontra. Gaur, garaipenaren bidera itzuli nahi dute, eta bosgarren puntua lortu. Jaka-Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari. Hiru koska beherago daude horiek, baina garaipen baten aldea baino ez dago bi bikoteen artean. Lehen itzulian, 22-21 irabazi zuten Jaka-Mariezkurrena II.ak.
Gaur hasiko da binakakoaren bigarren itzulia, Eibarren
Laso-Imazek eta Jaka-Mariezkurrenak jokatuko dute. Baikokoek lau garaipen dituzte, eta Aspekoek, hiru

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu