Garraio publikoa erabiltzeko gomendatu dute

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Garraioa izaten da urteroko buruhausterik handiena Zegama-Aizkorriko antolatzaileentzat. Milaka lagun joan ohi dira lasterketa ikustera, eta jende gehiago biltzen da urtetik urtera. «Aurten ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu ikusleek garraio publikoa erabil dezaten. Oso zaila da trafikoa ondo bideratzea Zegaman, herri txiki bat denez gero. Hori da gure erronka nagusia», azaldu du du Maialen Arizkorreta Zegama-Aizkorri lasterketako prentsa arduradunak.

Ahaleginak ahalegin, garraioa izaten da arazo gehien ematen dituen gaia. Halako eragozpenik izan ez dadin, probaren antolatzaileak buru-belarri ari dira lanean azken egunetan. «Autobus zerbitzu etengabea izango da lasterketa egunean, eta Beasaindik [Gipuzkoa] ere autobus zerbitzua izango da orduero, bai ostiralean kilometro bertikala ikusteko, baita igandean lasterketara joateko ere. Oñatitik Arantzazura joaten direnentzat ere ahalegin berezia egingo dugu, ez dadin, iaz bezala, auto ilararik sortu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.