Garaipenik gabe, larritasunean

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian, partida irabazi beharrean dira hainbat talde indartsu

Donostia
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Txapeldunen Ligak aurrera darrai, eta gaur hasiko da bigarren jardunaldia A, B, C eta D multzoetako partidekin; gainontzekoek bihar jokatuko dituzte euren partidak. Lehen lau multzo horietan Manchester Cityk, Manchester Unitedek eta Inter Milanek ezinbestean behar dute garaipena, lehen partidako emaitza txarra ahalik eta azkarren ahazteko.

Lehen partida 18:00etan jokatuko da, Moskun (Errusia), CSKA eta Inter Milanen artean. Bi taldeek ligaxkako lehen garaipena lortu nahi dute, italiarrek baita lehen puntuak ere. Ez da garai gozoa Interrentzat, ligan ere kosta baitzaie erritmoa hartzea. Baina Claudio Ranieriren etorrera mesedegarria dela dirudi, lehen partidan garaipena lortu baitzuten ligan. Bide horretatik jarraitu nahi dute Txapeldunen Ligan.

Bestetik, Manchester City eta Manchester United ariko dira ligaxkako lehen garaipenaren bila. Nahiz eta ligan oso ongi ari den, Cityk ezin izan zuen Napoliren aurka garaipena lortu, eta berdinketarekin hasi zuen ligaxka. Gaurkoan garaipena nahi dute, baina ez dute arerio erraza izango, Bayern Munich izango baitute aurrean. Alemaniarrek lehen jardunaldiko garaipenari jarraitutasuna eman nahi diete, bigarren garaipen batekin. Hori izango da bigarren jardunaldiko partidarik ikusgarriena. United ere bide beretik dabil, ligan ongi, baina Txapeldunen Ligan larri. Gaur, zaleen aurrean hasi nahi dute ligaxkan garaipenak lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.