Garaipenak ihes egin dio Athletici azken minutuetan

Athleticek eta Sevilla partida bizia jokatu dute. Zuri-gorriak aurreratu dira, baina Agirrezabalari txartel gorria atera dio epaileak, eta espainiarrek amaieran berdin dute.

Jauregizarren gola, Unai Gomezen pase bat jaso ondoren. MIGUEL TOÑA / EFE
Jauregizarren gola, Unai Gomezen pase bat jaso ondoren. MIGUEL TOÑA / EFE
jon ordonez garmendia
2024ko irailaren 29a
18:31
Entzun

Berdindu egin dute, eta partida irabazteko zorian izan dira bai Athletic baita Sevilla ere gaur San Mamesen. Partida ikusta, ordea, argi dago Athletici egin diotela ihes bi puntuk etxean.

Lehen gola Bermeotik iritsi da: Unai Gomezen pase bat baliatuta, Jauregizarrek 36. minutuan aurreratu du Athletic. Bigarren zatian abantaila handitzeko aukerak izan dituzten Ernesto Valverderen jokalariek, baina 82. minutuan erabaki da partida. Julen Agirrezabala atezainak gaizki kontrolatu du baloia, eta Sevillako aurrelari bati falta egin dio. Epaileak ez du zalantzarik izan eta txartel gorria atera dio.

Agirrezabalaren ordez Padilla zelairatu da, eta ondo aritu bada ere, jokalari bat gehiagorekin arituta, Sevilla suspertu egin da Sevilla, eta luzapenean berdindu du, zorigaiztoko jokaldio batean. Partida irabazteko gol aukera oso garbi bat ere izan du, baina Yurik, Padillak eta zutoinak eragotzi dute Espainiako taldearen garaipena.

Athletic: Agirrezabal; De Marcos (Yuri, 71. min.), Paredes, Nuñez, Lekue; Jauregizar, Vesga (Ruiz de Galarreta, 59. min); Nico Williams (Padilla, 85. min.), Unai Gomez (Guruzeta, 59. min.), Berenguer (Canales, 71.min); eta Iñaki Williams.

Sevilla: Nyland; Carmona (Pedrosa, 80. min), Bade, Nianzou, Barco (Juanlu Sanchez, 46. min.); Agoume (Navas, 86. min), Gudelj; Lukebakio, Peque (Mejia, 80. min), Ejuke; eta Iheanacho (Suso, 59. min.) .

Golak: Jauregizarrek (36. min.), eta Padillak bere atean (93. min.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.