Kontxako Bandera

Galiziarrak Kontxatik kanpo geratu dira, eta Zumaia eta Kaiku sailkatu dira faboritoekin batera

Zumaia izan da sailkatze estropadako ezustekoa, laugarren denbora onena lortuta. Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku sailkatu dira iganderako.

Orioko arraunlariak, sailkapen estropadan, olatu baten gainean. ANDONI CANELLADA, FOKU
jon ordonez garmendia
2023ko abuztuaren 30a
18:41
Entzun

Itsasoa izan da Kontxako Banderarako sailkatze estropadako protagonista nagusietako bat. Metro eta erdiko olatuak zeuden iragarrita, baina Santa Klara uharte parean ia bi metrokoak ziren estropada hasi aurretik. Erlojupeko proba izan da, baina itsasoaren kontra ere aritu behar izan dute arraunlariek. «Oso zaila zen lan ona egitea, baina asmatu dugu», esan du Lorea Etxabe Arraun Lagunak-ekoak.

Itsaso zakar horretan, baina, Zumaia izan da eguneko beste ezustekoa. Orio, Arraun Lagunak eta Tolosaldearen ondoren, ontzi azkarrenetan laugarren izan da Gipuzkoako hori, hamahiru minuturen azpitik geratu da ordularia, eta bi ontzi aurreratu dituzte bidean: Cesantes eta Mugardos.

Zumaiarren ondoren sailkatu dira Hondarribia eta Hibaika. Eta faboritoak alde batera utzita, lehiarako azken sailkatua Kaikuk izan da. Bizkaitarrek gogoz ospatu dute Donostiako kaian, salto eta besarkada artean.

Andrea Astudillo Arraun Lagunak-eko patroia, olatu artean, trainerua gidatu nahian. Andoni Canellada, Foku

Txanponaren beste aldea Galizian erori da. Euskotren Ligako bi ontziek, Cabok eta Tiranek, aukera ona zuten faboritoen ondoren sailkatzeko, baina biak ere kanpoan geratu dira. Chapela izan da Galiziako ontzi azkarrena; bost segundorengatik geratu da Kaikuren atzetik, zortzigarren postuan.

Orio (12:23.24), Arraun Lagunak (+8,18), Tolosa (+13,69), Zumaia(+34,64), Hondarribia (+41,18), Hibaika (+43,34) eta Kaiku (+49,74) izango dira Donostiarrarekin batera igandean Kontxan lehiatuko direnak (11:00).

Hauek izan dira gaurko estropadako denborak:

1. Orio: 12.13,24

2. Arraun Lagunak: 12.31,42

3. Tolosaldea: 12.36,92

4. Zumaia: 12.57,88

5. Hondarribia: 13.04,42

6. Hibaika: 13.06,58

7. Kaiku: 13.12,98

8. Chapela: 13.18,94

9. Cabo: 13.23,94

10. Zarautz: 13.39,02

11. Astillero: 13.41,92

12. Ondarroa: 13.46,90

13. Tiran: 13.56,98

14. Deustu-Bilbo: 14.08,48

15. Perillo: 14.25,28

16. Hernani: 14.34,44

17. Cesantes: 14.55,02

18. Mugardos: 15.04,66

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.