Atletico Madril 3-0 Alaves

Galdu egin du Alavesek Madrilen

Atletico Madrilen zelaian jokatu dute, baina ezin izan dute etxeko taldea garaitu.

Atletico Madril Alaves ligako partida. RODRIGO JIMENEZ
2018ko abenduaren 8a
07:42
Entzun

Espainiako Ligan denboraldi harrigarria ari da osatzen Alaves, eta aukera ona zuen beste mugarri bat ezartzeko. Irabazita, hirugarren postura igoko litzateke. Ezin izan du, ordea. Alaves bezala, etxean sendo ari da Atletico Madril —ez du galdu orain arte—, eta eutsi egin dio boladari.

Hasieratik hasi da indartsu Simeoneren taldea, eta Kalinicek sartu du etxekoen lehen gola, 24 minutuan. Arabarrek ez dute atzera egin, eta aukerak ere izan dituzte berdinketa lortzeko, baina markagailua hutsean zutela iritsi dira atsedenaldira.

Alavesek estu hartu ditu zuri-gorriak bigarren zatiaren hasieran, baina ezin izan du golik sartu. Antoine Griezmannek sartu du etxekoen bigarrena 80. minutuan, eta Rodrik hirugarrena, 85.ean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.