Gaizka Garitanok zuzenduko du Eibar, bigarrenez

Bi sasoirako sinatu du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera dago. Lehen aldian, Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen taldea

Gaizka Garitano, Eibarren egindako aurreko aldian. RAUL BOGAJO / FOKU.
ainara arratibel gascon
2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Zurrumurrua baieztatu egin da. Gaizka Garitanok zuzenduko du datorren denboraldian Eibar. Iragan astean, Cesar Palacios kirol zuzendariak adierazi zuen argi zuela nolako entrenatzailea nahi zuen taldea zuzentzeko, eta ahalik eta azkarren lotu nahi zuela. Bada, handik egun gutxira iritsi da berria. Azkenekoz bertan entrenatu eta sei urte geroago itzuli da Garitano. Bi denboraldirako kontratua adostu du klubarekin, eta hitzarmena beste urtebetez luzatzeko aukera ere bai. Aurrekoanbezala, Patxi Ferreira izango du bigarren entrenatzaile.

Palaciosek adierazi zuen kluba eta haren filosofia ondo ezagutzen zuen entrenatzaile bat nahi zuela. Bada, Garitanok goitik behera betetzen ditu ezaugarri horiek. Jokalari gisa167 partida jokatu zituen Eibarrekin, eta hamasei gol sartu.

Entrenatzaile moduan, berriz, haren eskutik iritsi zen Lehen Mailara Eibar, 2013-2014ko denboraldian. Aurretik jada hainbat sasoizeramatzan aulkian. 2009-2010eko denboraldian hasi zen teknikari, Carlos Viaderoren laguntzaile moduan. Artean2.B mailan zegoen Eibar. 2012-2013ko denboraldian hartu zuen lehen entrenatzailearen kargua, eta taldea Bigarren Mailara igo zuen, eta, aipatu bezala, Lehen Mailara ondoren. Zurruntasuna izan zen Eibarren ezaugarri nagusia. Atzetik aurrera eraikitako taldea zen: lerroak elkartuta defendatzen zuen. Trantsizio azkarretan trebeago zen atzetik jokoa sortzen baino. Gainera, geldikako jokaldietan eraginkorra zen, eta langilea. Jokalarien arteanziren, besteak beste, Xabi Irureta, Yuri Berchiche, Dani Garcia, Jon Errasti, Mikel Arruabarrena, Txema Añibarro eta Ander Capa.

Lehen Mailako estreinako denboraldi hartan jaitsiera postuetan amaitu zuen Eibarrek, baina salbazioa lortu zuen, Elx mailaz jaitsi zelako diru kontuengatik. Garitanok ez zuen karguan segitu: «Ni naiz taldea mailaz jaitsi izanaren arduradun nagusia. Bukatu da nire aroa Eibarren». Guztira 135 partida zuzendu zituen: 57 aldiz irabazi zuen, 37 aldiz berdindu, eta 41 aldiz galdu.

Jose Luis Mendilibarrek hartu zuen haren lekua. Orain, berriz, alderantziz gertatuko da. Ondoren, Garitanok Valladolid, Deportivo eta Athletic zuzendu zituen. Zuri-gorrien aulkia urtarrilean utzi zuen.

Bestalde, Osasunak Ante Budimir fitxatu du jabetzan, 8 milioi euro ordainduta. 2025 arteko kontratua egin dio Kroaziako aurrelariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.