FUTBOLA. ESPAINIAKO KOPA. Lehen Mailako talde gehienek kanporaketa bideratu nahi dute

ERREDAKZIOA - DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Osasunaren eta Athleticen partidez gain, beste hiru jokatuko dira gaur. Betisek Mirandesen zelaian jokatuko du, Bigarren B Mailako taldearen etxean. Sailkapenean oso gaizki kokatua dago, gainera, baina Serra Ferrer Betiseko entrenatzaileak dio ez duela nahi ezustekorik. Horregatik, 18 jokalarirekin joan dira bart Errioxara, nahiz eta partidarako 16 baino ezingo dituen deitu.

Atletico Madrilek ere Bigarren B Mailako aurkaria izango du, Lorca. Madrildarren arteko derbiaren ondoren beharrezkoa dute garaipena, eta, are gehiago, kanporaketa erabakita uzteko gogoa dutela adierazi du Raul Medina zuri-gorrien erdilariak.

Beste neurketan Elx eta Numantzia izango dira aurrez aurre. Soriarren egoera ez da oso ona, eta hasierako hamaikakoan izan ohi diren jokalariak eramango ditu. Elxek aukerak dituela uste du, eta Soriako partida txukun jokatzeko bidean utzi nahi ditu gauzak gaur, etxean.

Bestalde, bihar jokatuko da joaneko azken partida, Valladoliden eta Real Madrilen artean. Vanderlei Luxemburgo entrenatzaile berriak beste proba bat igaro beharko du, Realaren eta Atletico Madrilen kontrako partiden ondoren. Bi partida horietan talde zuriak freskotasuna lortu duela ikusi da, baina egoera berriari jarraipena eman behar dio.

-

Final-zortzirenak



joaneko partidak



Atzo
Gramanet - Lleida

Recreativo - Sevilla



GaurOrduaTB
Mirandes-Betis 20:00 O.I.

Osasuna-Getafe 20:00 O.I.

Elx-Numantzia 20:30 O.I.

Lorca-Atl. Madril 21:30 O.I.

Lanzarote-Athletic 22:00 ETB1



BiharOrduaTB
Valladolid-R. Madril 21:00 O.I.

Itzulerako partidak datorren astean, hilaren 19an, jokatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.