FUTBOLA. EIBAR. Ejidoren aurka ariko da gaur Eibar, lehen itzulian lau gol sartu zizkion aurkariaren kontra

Erredakzioa
2005eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Eibar denboraldia bikaina egiten ari da. Bigarren da sailkapenean, eta aurkari guztiek errespetuz begiratzen diote. Lehen itzuliak, ordea, arantza txiki bat utzi zion Jose Luis Mendilibarren taldeari; hain zuzen, Ejidoren aurka 4-1 galdu zuen partida. Gaur aurkari bera izango dute aurrean armeroek (17:00etan), eta lehen itzuliko partida horren mendeku hartu nahi dute, etxean. Eibarko zaleak ere garaipen gosez dira, taldeak Ipuruan jokatu dituen azken bost partidetan ez baitu irabaztea lortu. Javier BurgueƱa min hartuta dago, baina, gainerakoan, Mendilibarrek jokatzeko prest ditu jokalari guztiak. Ziurrenik, Malaga Bren aurka aritu zen hamaikakoa aterako du hasieratik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.