Fustok zazpigarren txapela irabazi du buruz burukoan

PALA. Pablo Fustok berdindu egin du Oscar Insausti, eta biek dituzte buruz buruko zazpi txapel. Horretarako, argentinarrak Esteban Gaubekari irabazi zion atzo finalean, Bizkaia pilotalekuan, ia bi orduko partida gogorrean (7-10; 10-5; 10-6; 8-10; 7-10). Bizkarreko eta hankeko minak erasanda aritu zen garailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu