Fustok eta Ibargaraik 3-1 irabazi dute Munduko Txapelketako finalean
PALA. Pablo Fustok eta Xabier Ibargarai Munduko Pilota Batzarrak antolatzen duen binakako txapela jantzi zuten atzo, Mungian. Finalean faboritoak ziren, eta on egin zituzten pronostikoak Ander Landeta eta Iker Gordoni 3-1 irabazita. Partida hasiera estua izan zen, txapeldunek lehen seta 10-9 irabazi zutelako, eta txapeldunordeek bigarrena (10-9). Hurrengo biak 10-5 eta 10-8ko emaitzarekin bukatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu