Fusto eta Gaubeka dira faboritoak gaur

Imanol Magro Eizmendi.
2017ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Buruz buruko Munduko pala Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (19:30). Aurrenekoan, Pablo Fusto txapeldunak eta Ibai Perezek neurtuko dituzte indarrak. Bestea Esteban Gaubekak eta Xabier Ibargaraik jokatuko dute. Bi irabazleek otsailaren 11n jokatuko dute finala.

Lehen finalerdiak faborito garbia du: Fusto. Azken bost urteetako txapeldunak gaur ekingo dio txapelketari. Ibai Perez esku-huskako profesional ohia trebea da buruz burukoan, baina zaila dirudi ezustea ematea. Beste finalerdia parekatuago dago. Gaubeka iazko txapeldunordeak —bi aldiz izan da txapeldun— gaurkoa du lehen partida, eta tendinitisak jota egon berri da. Ibargaraik, berriz, bigarren partida du, eta sasoiko dago. Iaz partida bikaina jokatu zuten finalerdietan, eta Gaubekak irabazi zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.