FUTBOLA. Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan, argitu da zeintzuk diren final-laurdenetarako sailkatzeko falta ziren bi selekzioak: Kolonbia eta Frantzia. Kolonbiarrek 1-0 irabazi zioten Jamaikari, eta frantziarrek, 4-0 Marokori.
Kolonbia lehen aldiz sailkatu da final-laurdenetarako Munduko Kopa batean. Catalina Usmek sartu zuen gol erabakigarria, 51. minutuan. Ingalaterraren aurka izango dute jokoan finalerdietan egotea.
Frantziak22. minuturako erabakia zuen kanporaketa, 3-0 baitzihoan aurretik. Bigarren zatian beste gol bat sartu zuen. Maroko, batez ere lehen zatian, kontrakarrean aritu zen. Frantzia Australiaren aurka lehiatuko da final-laurdenetan.
Frantziak eta Kolonbiak egin dute aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu