Finalerdiak, ate-joka

Lemoa lehen postuan dago BERRIA txapelketan, hamabi punturekin; Aurrera Saiaz, bigarren, bederatzirekin; eta Oberena, atzetik, zortzirekin

Olaia Juaristi.
2014ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Amaitzear da BERRIA Txapelketa, eta, igandean, finalerdietako partidak jokatuko dituzte hamabi bikote onenek. Iragan asteburuan Urnietan eta Tolosan irabazi zuten sei bikoteek Zestoan (Gipuzkoa) jokatuko dituzte finalerdiak (17:00). Gaztetxoen mailan, Antsok eta Eskirotzek (Zugarralde) Canabal eta Maritorenaren aurka (Bortziriak) jokatuko dute. Gazteen mailan, Laso-Martija (Huarte) Urdanpilleta-Aburuzaren kontra (Aurrera Saiaz) ariko dira, eta, nagusien mailan, Onsalo eta Gorriti (Erreka) Labaka eta Telletxearekin (Aurrera Saiaz) neurtuko dira.

Hernanin jokatuko dira finalerdietako beste partidak, goizez (10:45), duela hamabost egun sailkatu zirenen artean. Gaztetxoen mailan, Aurrekoetxeak eta Martitegik (Lemoa) Zubizarreta eta Alberdiren aurka (Zazpi Iturri) jokatuko dute. Ondoren, Gisasola eta Etxeberria (Lemoa) Labaka eta Erasunen aurka ariko dira, gazteen mailan. Azkenik, Arrese-Galarzak (Lemoa) eta Lopez-Etxegoienek (Oberena) jokatuko dute nagusi mailako kanporaketa. Finalerdi bakoitzeko irabazleek hilaren 21ean jokatuko dute finala, Hernaniko pilotalekuan.

Txapelketa bukatzeko hiru kanporaketa baino ez direla falta, honela dago taldekako sailkapena: Lemoa dago lehen postuan, hamabi punturekin; ondoren, Aurrera Saiaz, bederatzirekin, eta hirugarren, Oberena, bat gutxiagorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.