Finalerdi parekatuak Europako Txapelketan

Txapela irabazteko faborito nagusiak iritsi dira azken txanpara: Frantzia, Espainia, Danimarka eta Kroazia

Julen Etxeberria.
2014ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Ezusteko gutxi egon da Danimarkan, Europako Eskubaloi Txapelketan. Lehia hasi baino lehen aipatzen ziren faborito guztiak iritsi dira finalerdietara: Frantzia, Espainia, Danimarka eta Kroazia. Gaur, ordea, bi geratuko dira bidean, elkarren artean ariko baitira: espainiarrek eta frantziarrek jokatuko dute lehen finalerdia, 18:00etan, eta etxekoek eta kroaziarrek bigarrena, 21:00etan. Azken txapelketa garrantzitsuarekin alderatuta, iaz Espainiak antolatu zuen Munduko Txapelketa, Frantzia da berritasun bakarra, beste hiru selekzioak finalerdietan izan baitziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.