Lau t'erdiko Txapelketako finalerako pilota pisutsuak aukeratu dituzte Juan Martinez de Irujo eta Sebastian Gonzalezek, gaur; 106,9 eta 106,2 gramoko pilotak Irujok eta 105,6 eta 106,5 gramokoak Sebastianek. Abenduaren 8an Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute finala.
Bai berak eta baita Irujok aukeratutako pilotak gustatu zaizkiola adierazi du Gonzalezek. Irujok, aldiz, piloten aukeraketaren inguruan ez duela adierazpenik egingo nabarmendu du, ez finaleko eguna bitartean behintzat.
lau t'erdiko pilota txapelketa
Finalerako pilota pisutsuak aukeratu dituzte Irujo eta Gonzalezek
Hautatu dituzten pilotak gustatu zaizkiola adierazi du Gonzalezek. Irujok bere aldetik, piloten aukeraketaren inguruan ez duela adierazpenik egingo nabarmendu du. Abenduaren 8an jokatuko dute finala, Donostiako Atano III.an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu