Bi kanporaketa gogor egokitu dira Txapeldunen Ligako finalaurrekoetan. Real Madrilen aurka ariko da Bayern Munich egungo txapelduna, eta At. Madrilen aurka ariko da Chelsea talde ingelesa. Lehen kanporaketa Santiago Bernabeu estadioan (Madril) jokatuko da. Joaneko partida apirilaren 22an izango da, eta 30ean itzulikoa Allianz Arenan (Alemania). Bigarren kanporaketan, berriz, Vicente Calderonen (Madril) jokatuko da apirilaren 23an joaneko partida, eta 29an itzulikoa Stamford Bridgen (Londres).
Gogorrak eta ikusgarriak izango dira bi kanporaketak. Finala Lisboan (Portugal) izango da maiatzaren 24an.
Finalerdiak:
-Real Madril-Bayern Munich (Apirilak 22 eta 30)
-Atletico Madril-Chelsea (Apirilak 23 eta 29)
Europako Ligako finalerdien zozketa ere gaur egin dute, eta honela gelditu dira bi kanporaketak: Sevilla-Valentzia eta Juventus-Benfica. Finala datorren maiatzaren 14an izango da.