Ezkurra II.ak eta Ducassouk Superprestige torneoko finala jokatuko dute igandean
TRINKETA. Paxkal Ezkurrak eta Batita Ducassouk Superprestige buruz buruko torneoko finala jokatuko dute igandean, Donibane Garazin, Garat trinketan (17:00). Superprestige bi txapelketa ofizialen ondoren jokatzen den trinket torneorik garrantzitsuena da. Iaz, Ezkurra II.a izan zen txapeldun —egungo buruz buruko txapelduna ere bada—, eta finalerdietan nagusitasunez irabazi zion Ducassouri (40-25).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu