Ezkurdia 22 - 7 Agirre

Ezkurdia final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da

Faboritoa zen Agirreren aurka, eta ez du hutsik egin. 8-6tik 20-6ra 12 tanto jarraian egin ditu.

Joseba Ezkurdia. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko apirilaren 17a
19:11
Entzun

Joseba Ezkurdia ere Banakako Txapelketako final-laurdenetan izango da. Faborito argia zen Asier Agirreren aurka, eta gaur, Zarautzen (Gipuzkoa), ez du hutsik egin (22-7). Ezkurdia hasieratik izan da jokoan nagusi, eta, Agirrek hasieran eutsi dion arren, 8-6tik aurrera gailendu egin da arbizuarra. Ez da Agirreren partidarik onena izan, eta sakez asko asmatu du Ezkurdiak.

Herenegun Dariok errepasoa eman zion Urrutikoetxeari (5-22), eta atzo Unai Lasok lortu zuen ligaxkarako txartela, Peña II.a menderatuta (22-13). Bihar, berriz, bi txapeldunek jokatuko dute Eibarren (Gipuzkoa): Irribarriak eta Jakak. Irabazleak soilik jokatuko du ligaxka.

Altunak, Zabaletak, Dariok eta Ezkurdiak osatuko dute A multzoa; Rezustak, Artolak, Lasok eta Irribarriak edo Jakak B multzoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.