Ezkurdia eta Dario elkarren aurka ariko dira gaur Ezkarain

Buruz burukoaren hirugarren postua izango dute jokoan. Ligaxkan, errioxarrak 22-10 irabazi zion nafarrari

2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
PILOTA. Joseba Ezkurdiak eta Dario Gomezek Lehen Mailako buruz burukoaren hirugarren eta laugarren postuetarako partida jokatuko dute gaur Ezkarain (Espainia), 21:15ean (ETB1).

Irabazleak Jokin Altuna edo Aitor Elordi ordezkatuko du finalean bietako batek min hartzen badu. Duela bi urte, Beñat Rezusta hirugarren izan zen, eta Iñaki Artolaren ordez aritu zen finalean, aurrelariak eskuin sorbaldan hartu baitzuen min.

Ezkurdiak eta Dariok ligaxkan jokatu zuten elkarren aurka, Gasteizen, eta errioxarrak nagusitasunez irabazi zuen: 22-10. Gaur, etxean ariko da.

Bestalde, gaur jokatuko dute Emakume Master Cupek antolatutako Nafarroako Komunitateko Torneoko binakakoaren lehen finalerdia, Berriozarren (19:30). Olatz Arrizabala eta Irati Zabala Amaia Aldairen eta Leire Galeanoren aurka ariko dira. Igandean jokatuko dute bigarren finalerdia, Atarrabian (11:30): Leire Garai eta Enara Gaminde, Goiuri Zabaletaren eta Nora Mendizabalen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.