ATLETISMOA

Ez dago dortsalik Behobia-Donostiarako

11.500 lagunek eman dute izena jada eta itxaron zerrenda ireki dute parte hartu nahi dutenentzat

Erredakzioa
2005eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Behobia-Donostia herri lasterketak abian du itxaron zerrenda, dortsalik gabe gelditu diren lagunentzat. 11.500 lagunek parte hartzeko erabakia hartu zuen Fortuna kirol elkarteak baina jada muga horretara iritsita daude. Azaroaren 5ean bukatzen da izena emateko epea. Azkenean, hamar egun lehenago amaitu da lasterketan izena emateko epea.

Fortuna Kirol Elkarteak 11.500 laguneko muga jarri zuen, segurtasun arauak direla eta. Itxaron zerrendaren emaitza, azaroaren 7an jakingo da. Orduan jakingo baita dortsal berriak zeinentzat izango diren. Hala ere, antolatzaileek ez dakite oraindik dortsal berririk izango den. Erkidego guztietako lasterkariak izango dira aurten. Parte hartuko dutenen %30 frantsesak izango dira. Gainerako lasterkariak euskaldunak eta espainiarrak dira. Datu horiekin, Behobia-Donostia probak gero eta garrantzi handiagoa duela ondoriozta daiteke.1919an antolatu zuten lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketa. Iaz, Alberto Juzdado madrildarrak irabazi zuen gizonezkoetan. Emakumeetan, berriz, Whabi Kenza marokoarrak eskuratu zuen garaipena.

Lasarte-Orian, 1.000 lasterkari baino gehiago

Urtero bezala, Lasarte-Oria Bai! X. Kross Herrikoia datorren igandean izango da. Iaz, inoiz baino korrikalari gehiagok parte hartu zuten, 1.153k hain zuzen. Aurtengoan, lasterkari kopuruak gora egingo duen esperantza eta helburua dute.Oraingoz, 1.000 korrikalarik baino gehiagok eman dute izena eta epea amaitzear dago. Bihar izango da krosserako izena emateko azken eguna. Igandean, goizean 10:30ean hasiko da lasterketa Okendo plazatik, eta amaiera ere plaza berean izango da. Ibilbideak, 10,8 kilometro ditu eta ia-ia aldaparik ez duela azaldu dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.