mendia

Everestera, ezohiko lekutik

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak 'Horbein' bidetik igo nahi dute munduko mendirik garaiena. Everesteko 4.111 igoeretatik zazpi baino ez dira izan bide horretatik.

2009ko uztailaren 22a
18:34
Entzun
Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Everest (8.848 metro) munduko mendirik garaiena igotzeko asmoa dute, baina ez mendizaleek erabili ohi duten lekutik, baizik eta Horbein bidetik.

Tom Horbein estatubatuar mendizaleak ireki zuen bide hori, 1963an, eta zazpi lagunek baino ez dute lortu hortik igotzea Everest goraino. Haietatik bik soilik erdietsi dute sherpa-rik, oxigenorik eta aurretik jarri gabeko lokarririk gabe igotzea: Erhard Loretan eta Jean Troillet suitzarrek, 1986an. Everestera denera 4.111 igoera izan dira.

"Benetako alpinismoa" aldarrikatu dute Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza euskal mendizaleek gaur Bilbon, Naturgas Horbein'09 egitasmoaren aurkezpenean. Abuztuaren bukaeran abiatuko dira Himalayara, eta helburua irailaren amaieran lortzea espero dute.

Hiruren artean zortzi mila metrotik gorako 25 tontor dituzte eginak: Iñurrategik hamabost, Vallejok zortzi eta Zabalzak bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.