TXIRRINDULARITZA. Gazte mailan irabazia zuen, baina inoiz ez elitekoan. Gertu izana zuen: behin izana zen bigarren, eta bitan hirugarren. Laugarren ahaleginean lortu du Remco Evenepoelek urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupekoan. Atzo atera zuen arantza, Stirlingen (Eskozia). Flandriarra izan zen azkarrena 47,8 kilometroko saio gogorrean. Filippo Ganna italiarra gerturatu zitzaion gehien: bigarren, 12,28ra. Urrun geratu zen hirugarrena: Joshua Tarling ingelesa, 48,20ra. Eta askoz urrunago beste aurkari guztiak; adibidez, Tadej Pogacar hiru minutu pasatxora —21. izan zen—. Xabier Mikel Azparren, berriz,40. postuan sailkatu zen, 5.07ra.
Atzo irabazita, Evenepoelek Abraham Olanoren marka berdindu du. Haiek biak dira errepidekoan eta erlojupekoan munduko txapeldun izan diren bi gizonezkoak.
Gaur Igor Arrieta eta Enekoitz Azparren ariko dira 23 urtez azpiko errepidekoan (12:30). Bihar, berriz, Ane Santesteban lehiatuko da (13:00).
Evenepoel izan da txapeldun erlojupekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu