Arrauna

Euskotren liga eraberrituak badauka araudia

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Datorren udatik, Euskotren ligan zortzi traineru ariko dira. Bada, atzo, Bermeon, araudia onartu zuten Traineruen Kluben Elkarteko hamabi klubek. Eusko Label eta Euskotren ligetan taldea dutenek bakarrik izan zuten bertan egon eta bozkatzeko aukera, ohi den moduan; besteek, ez. Zortzigarrena, azkena, mailaz behera joango da, eta aurreko biek kanporaketa jokatuko dute ETE ligako eta Galiziako irabazleen aurka. Bestalde, lehen urteko gazte mailako arraunlariek nahi beste estropada jokatu ahal izango dituzte —orain arte, astean bakarra—. Bi ligetarako beste hau ere onartu zuten: debekatzea ontzien kaskoan material teknologikoa erabiltzea —Urdaibai eta Hondarribia abstenitu egin ziren—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.