Txirrindularitza

Euskaltelek ezin izan du Esloveniako Tourra amaitu, bizikletak lapurtu dizkiotelako

Taldeko zazpi txirrindulari azken etapatik at geratu dira. Hamalau bizikleta lapurtu dizkiote txirrindulari taldeari, besteak beste.

14 bizikletarekin batera lapurtu duten furgoneta. @EUSKALTELTEAM
Julen Otaegi Leonet.
2023ko ekainaren 18a
19:10
Entzun

Azken txanpa zuten aurrean, literalki, baina Euskaltel Euskadi taldeko zazpi txirrindularik ezin izan dute amaitu Esloveniako Tourra: Xabier Azparrenek, Carlos Canalek, Unai Iribarrek, Xabier Isasak, Txomin Juaristik, Andoni Lopez de Abetxukok eta Gotzon Martinek. Asteazkenean ekin zioten probari, Celjen, eta berez gaur amaitzekoak ziren, Vrhnikatik Novo Mestorako bosgarren eta azken etapan. Ezin izan da izan: atzotik gaurko ordu txikietan, furgoneta bat lapurtu diote Euskalteli. Eta hor barruan zituzten tourrerako zeramatzaten hamalau bizikletak. Bakoitzak 11.000 euro balio zuen; denera, 150.000 eurotik gora.

Azken orduan ezin izan dute beste bizikletarik eskuratu, eta ez dute beste irtenbiderik izan. Lasterketa utzi behar izan dute txirrindulariek, «tamalez»: hala deitoratu dute taldeko arduradunek. Salaketa jarri dute, eta espero dute material guztia ahalik eta lasterren aurkitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.