Euskal txirrindulariak podiumetik urrun geratu dira pistako Munduko Txapelketan
TXIRRINDULARITZA. Tania Calvo, Ana Usabiaga eta Juan Peralta atzo aritu ziren estreinakoz Hong Kongen, pistako Munduko Txapelketan. Calvo zazpigarren izan zen Helena Casasekin taldekako esprintean. Usabiaga, berriz, 14. postuan sailkatu zen scratch proba. Azkenik, Peraltak ez zuen gainditu sailkapena taldekako esprintean. Hiru txirrindulariok berriz ere lehiatuko dira hurrengo egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu