Irudia. Getaria (Gipuzkoa)

Euskal selekzioen aldeko mendi martxa bukatu da

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Euskal selekzioen aldeko mendi martxak hogeigarren aldia izan du aurten, eta urtemuga biribil horrekin bukatu zen atzo Getarian (Gipuzkoa). Ez da gehiago egingo, selekzioaren aldeko aldarria «apalduta» dagoelako, antolatzaileen esanetan. ESAIT iritzi taldea hasi zen egiten 2001ean, eta 2015ean desegin egin zen, baina martxak jarraitu egin du. Zortzi etapa osatu dituzte aurten, uztailaren 30ean hasita. 70en bat lagun batu dira batez beste egunero, atzo 150 izan baziren ere. Amaiera «duina» izan duela esan dute. Martxa izateaz gain, kirola baino zerbait gehiago izan da aurten ere. Hainbat herritan, gai asko jorratu dituzte; besteak beste, desanexioarena, gerrako bonbardaketak eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.