Euskal selekzioak hiru urre Munduko Txapelketan

Euskal selekzioko ordezkariak, atzo, Alziran. EEPF.
2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
PILOTA. Lehia hasi bezain laster hasi dira nabarmentzen euskal pilotariak Alziran (Herrialde Katalanak), Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketan. Lau final jokatu ziren atzo, eta euskal pilotariek uzta ederra jaso zuten: urrezko hiru domina.

Emakumezkoen joko nazioartekoan lortu zuten lehena. Etxeko selekzioari irabazi zioten finalean, Valentziari: 6-3. Amaia Aldai, Olatz Arrizabalaga, Miren Larrarte eta Naroa Agirre aritu ziren.

Valentziako pilotan irabazi zituzten urrezko beste bi dominak. Emakumezkoetan, etxekoak eta euskal herritarrak aritu ziren finalean, eta horretan ere euskal ordezkariak gailendu ziren, nagusitasunez: 21-7. Arrizabalaga eta Agirre aritu ziren.

Gizonezkoetan, berriz, euskal selekzioa eta Ekuador aritu ziren nor baino nor gehiago finalean, eta euskal pilotarientzat izan zen garaipena: 21-2. Oier Hormaetxe eta Egoitz Amantegi aritu ziren.

Lehiak gaur jarraituko du. One Wallean eta Llarguesen hasiko dira lehiatzen pilotariak. Ligaxka jokatuko dute gaur, eta finalak, bihar eta etzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.