Euskal selekzioak eta Kataluniako selekzioak areto futbol eta errugbi partidak jokatu zituzten atzo, eta garaipenak banatu zituzten. Bietan gainera, etxetik kanpo aritu zen taldeak irabazi zuen. Kataluniak 3-6 irabazi zuen areto futbolean, Santurtzin (Bizkaia) jokaturiko partidan. Kanpokoak gehiago izan ziren eta 0-4 aurreratu ziren. Euskal selekzioak 2-4 gerturatu zen bigarren zatian, baina ez zuen aurkaria izutu. Euskal selekzioen golak Yeraik, bi, eta Labakak sartu zituzten.
Errugbi partida estuagoa izan zen, eta Euskal selekzioak 33-38 irabazi zuen Foixarda Bartzelonako errugbi zelaian. Partida ikusgarria izan zen, gorabehera askokoa. Kataluniak behetik gora egin eta tarte polita lortu zuen (25-14, 55. min). Euskal selekzioak, baina, azken txanpa bikaina egin zuen, lau entsegu jarraian sartuz.
Euskal selekzioa nagusi errugbian, eta Katalunia areto futbolean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu