Futbola

Euskal Selekzioa gehiago izan da

2-0 irabazi dio Irlandari eta 1.000 ikusle inguru bildu dira Garmendipen

Euskal Selekzioko jokalariak lehen gola ospatzen. R.B./ARP
2014ko maiatzaren 10a
20:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Selekzioa 2-0 nagusitu zaio Irlandako selekzioari, Garmendipen (Azpeitia) jokaturiko partidan. Jose Alvarezen taldeak partida borobila egin du, eta Naiara Beristainen bi golek erabaki dute lehia. Etxekoek maila ona eman dute , Munduko Txapelketarako sailkapen fasean dagoen talde baten aurka, eta nazioarteko selekzioekin lehiatzeko prest daudela erakutsi dute.

Euskal Selekzioaren bi golak lehen zatian izan dira. Presio gogorrarekin hasi dira Alvarezen jokalariak, eta Irlandak arazoak  izan ditu zelaian eroso aritzeko. Lehen gola hamalaugarren minutuan sartu du Beristainek, era ikusgarrian. Golaren ondoren, etxekoek konfiantzaz beteta jokatu dute, eta atsedenaldirako bost minutu geratzen zirenean, Beristainek bigarrena egin du.

Bigarren zatian indarrak parekatu diren arren, Euskal Selekzioak ongi eutsi dio emaitzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.