Hamar final jokatu zituzten atzo Miarritzeko Munduko Txapelketan, eta, batean izan ezik, guztietan aritu zen euskal pilotariren bat. Uzta ederra jaso zuten: sei urre, bost zilar eta lau brontze. Eskuzko trinketeko modalitatean urrezko domina golkoratu zuten Battitta Ducassouk eta Mathieu Ospitalek banaka eta binaka, eta Peio Larraldek, Andoni Ipharrek eta Mickael Darmendrailek binaka. Aizkoa Iturrino, Maritxu Housset, Amaia Etxeleku eta Sylvie Halsouet izan ziren txapeldunak goma paletako trinketean. Goma paletan, Valentin Cambos, Denis Larretxe eta Thibault Lecherenentzat izan ziren urreak. Xarean Bruno Diolet, Mati Bortairu eta Eneko Paredes gailendu ziren; eta goma paletako 30 metroko frontoian, Maider Ardanaz.
Pilota. Miarritzeko Munduko Txapelketa
Euskal pilotariek sei urre irabazi dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu