Euskal Kopako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, Durangon
SASKIBALOIA. Euskal Kopa jokatuko dute gaur eta etzi, Durangon (Bizkaia), Landako kiroldegian. Gaur, finalerdien txanda izango da: 17:45ean, GDKO Ibaizabal eta RPK Araski ariko dira, eta 20:00etan, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa. Irabazleek finala jokatuko dute etzi goizeko hamabietan. Galtzaileek, aldiz, hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka jokatuko dute egun berean, baina 09:45ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu