Euskal selekzioa

Euskal kirolariek eskatu dute Euskal Herriko koloreak janzteko Europako Multikirol Txapelketan

Euskal Herriko eliteko atletek eta amateurrek Espainiako edo Frantziako koloreak eraman beharko dituztela diote. Bilbon egingo da 2022ko Europako Multikirol Txapelketa, irailaren 17tik 24ra.

Euskal triatletak, Euskal Herriko koloreekin. GU ERE BAI!
inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 13a
18:46
Entzun

Multikiroleko euskal kirolariek —triatloia, duatloia eta akuatloia— Europako Txapelketan Euskal Herriko koloreak janzteko eskatu dute gaur. Izan ere, Gu ere bai plataformak adierazi duenaren arabera, eliteko kirolariak eta amateurrak Espainiako edo Frantziako koloreekin aritzera behartuta daude. Hori dela eta, plataformak Espainiako Triatloi Federazioari galdetu dio ea zer gertatuko litzatekeen Euskal Herriko koloreekin egingo balute txapelketa, eta erantzun dute hori egiten duena txapelketatik kaleratua izango dela.

Kirolariek diote «onartezina eta umiliagarria» dela Espainiako edo Frantziako koloreekin aritzera behartzea, eta gehitu dute Euskal Herriak bere talde eta kolore propioekin lehiatu beharko lukeela. Hala ere, kirolariek esan dute bakoitzaren klubaren arroparekin edo nahi dutenarekin lehiatzearekin konformatzen direla.

Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko Udalari eta talde politikoei inplikatzeko eskatu diete, egoerari irtenbidea topatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.