FUTBOLA. Luis Mari Elustondo presidentearen kudeaketarekin ados ez daudela eta, Euskadiko Futbol Federazioko zuzendaritzako bederatzi kidek dimisoa eman dute. Horietatik sei Bizkaiko Futbol Federazioko ordezkariak dira, eta hiru, Arabakoak. Tartean dira bi federazioetako presidenteak, Iñaki Gomezeta Pedro Solaun.
El Correo egunkariak zabaldutakoaren arabera, dimisioa eman duten bederatzi kideek Elustondoren kudeaketaren «pertsonalismoa» salatu dute, eta kritiko agertu dira euskal selekzioaren azken norgehiagokek izan duten oihartzun eskasarekin.
Aspaldikoak dira Elustondok Bizkaiko eta Arabako federazioetako kideekin dituen desadostasunak. Zuzendaritzako kideen erdiak baino gehiago direnez dimisioa eman dutenak, estatutuek diote hauteskundeetara deitu beharko luketela. Baina Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi dutenez, egoera ondo aztertu eta datozen egunetan emango dituzte argibideak.
Euskadiko Federazioko 9 kidek dimisioa eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu