Euskadi Fundazioak «ilusioz eta harro» helduko dio sasoiari

Emakumezkoen taldean aurrerapauso bat eman du, eta gizonezkoenean segida eman dio iazko multzoari

Euskadi Fundazioak atzo egindako aurkezpena. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
2023ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Euskadi Fundazioak denboraldi honetarako egitasmoa aurkeztu zuen atzo. Guztira, 62 txirrindulari izango dira, hiru taldetan banatuta. «Ilusioz eta harro» sentitzen direla nabarmendu zuen Jesus Ezkurdia lehendakariak.

Emakumezkoen taldeari eman nahi izan dioten bultzadaren adierazgarri da aurtengo txirrindulari kopurua handiagoa izango dela: hamazazpi. Horien artean izen bat nabarmendu da: Eider Merino.

Segida eman nahi izan dio, berriz, gizonezkoen taldeari. Hiru txirrindulari fitxatu ditu: Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi eta Andoni Lopez de Abetxuko. Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa izango dira aurten ere taldearen saio nagusiak. Horrekin batera, berriro ere Espainiako Itzulian egotea espero dute. Helburua da Pro Team mailan ahalik eta puntu gehiena biltzea aurrerantzean ere, UCI World Tour mailako lasterketetatik gonbidapenak jasotzeko. Sasoi honetako lehen albiste ona jaso dute. Izan ere, Arabiar Emirerri Batuetako itzulian egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.